Itxi

2021/09/21

19:00

Politika

Primarioak Alderdi Sozialistan

Mendiak PSE-EEren buruzagitza utziko du

EITB MEDIA

Zazpi urtez PSE-EEko idazkari nagusi izan ostean, Idoia Mendiak iragarri du ez dela primarioetara aurkeztuko. Aitzitik, Eusko Jaurlaritzan dituen karguei eutsiko die.

7:02
Idoia Mendia. Imagen: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Idoia Mendiak iragarri du ez dela PSE-EEko idazkari nagusi izateko primarioetara aurkeztuko. Alderdiak azaroaren 20an eta 21ean egingo du kongresua.

Edonola ere, EAJk eta Euskadiko Alderdi Sozialistak koalizioan osatzen duten Eusko Jaurlaritzan jarraituko du, lehendakariorde eta Lan sailburu gisa.

Idazkaritza nagusia uzteko erabakia duela urtebete hartu zuela eta Pedro Sanchezi orduan jakinarazi ziola azaldu du, PSE-EEren Batzorde Nazionalak arratsalde honetan Bilbon egin duen bileran.

Mendia 2014an izendatu zuten PSE-EEko idazkari nagusi. Patxi Lopezek utzitako lekua hartu zuen eta Euskadiko Alderdi Sozialista zuzendu duen lehen emakumea da.

Alderdi Sozialistaren baitan ziurtzat ematen dute Eneko Anduezak idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duela eta bera izango dela buruzagi berria. Egun, PSE-EEren Gipuzkoako arduraduna eta Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da.  

Mendiak hunkituta eta begietan malkoak zituela eman dizkie eskerrak urteotan ondoan izan dituen kolaboratzaileei eta nabarmendu du beretzat "ohore handia" izan dela idazkari nagusia izatea.  

Erabakia "pertsonala eta politikoa" dela adierazi du. "Politikagintzan denborak eta momentuak oso garrantzitsuak dira eta nik erreleboa ematea aukeratu dut, bestela eginda alderdia kaltetzea izango litzatekeelako", azaldu du.

"Aurkeztu nintzenean ekarri nuen proiektua bete dut, orduan eman nuen hitza bete dut, eta orain lidergo berri bat behar da alderdia datozen urteetan zuzentzeko", ziurtatu du.

"Erabakia zuena da eta aukeratzen duzuen hautagaiak nire babesa eta leialtasuna izango ditu", agindu du.

Euskadiko Alderdi Sozialista zuzentzeko hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 27ra arte luzatuko da eta primarioak urriaren 30ean egingo dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;