Politika -

Elkarrizketa

Lehendakaria: 'Otegiren kartzelatzea gizartearen nahiaren aurkakoa da'

ETAk "armak utzi" behar dituela eta Gobernuak espetxe-politikan "pausoak" eman behar dituela uste du Patxi Lopezek.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETArekin hitz egitea "ez da beharrezkoa" Patxi Lopez lehendakariarentzat, eta taldeak "armak utzi eta desagertu" egin behar duela uste du.

"Ez dira elkarrizketak behar, beharrezkoa dena ETAk armak uztea eta Gobernuak espetxe politikan pausoak ematea da", adierazi du Gara egunkarian egin duen elkarrizketa batean. Espetxe politikan Gobernuaren pausoak espero ditu lehendakariak. "Euskadin adostasuna dago espetxe politika ezberdin baten inguruan, gainera, legedian onartuta dago eta horrek, presoak hurbiltzea, birgizarteratzea eta oso larri dauden presoak espetxetik ateratzea ahalbidetzen du".

Gai hauek guztiak, azken bileran Mariano Rajoyri helarazi zizkiola adierazi du.

Arnaldo Otegiren kartzelatzea euskal gizartearen nahiaren eta iritziaren "kontrakoa" da, "gizarteak ez du ulertzen", esan du lehendakariak. Ezker abertzalearen legalizazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko datozen hauteskundeetan ezker abertzaleak "legeztatuta" beharko lukeela uste du Patxi Lopezek, eta aurtengo udazkenera aurreratuko ez dituela gaineratu du.

"Dagoeneko existitzen dena legeztatzea besterik ez da gainera ezker abertzaleak erakunde garrantzitsuak ditu bere gain, Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala, besteak beste, eta ordezkatzen dituen alderdi bat izateko eskubidea dute", esan du

ETAk jarduera armatua uzten zuela iragarri zuenetik Euskadin bizi den aroa sendotzeko "formulak" bilatuko dituela azaldu du.

Lehendakariarentzat etorkizunean lau esparrutan lan egin behar da: memoria eta biktimen papera; gertatutakoaren "kontakizuna"; gorrotoak ezabatzeko pedagogia demokratikoa; eta ETAren existentziaren ondorioak (bertan espetxe politika sartzen du).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea