Politika -

Donostian

Danborradan ETA goretsi ote zuten ikertuko du fiskalak

Gorka Maneirok (UPyD) agiri bat bidali zion fiskalari, Donostiako danborradan delituren bat egin zuten ikertzea eskatzeko.

Juan Calparsoro artxiboko argazki batean. EITB
Juan Calparsoro artxiboko argazki batean. EITB
Juan Calparsoro artxiboko argazki batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak txosten bat egiteko eskatu dio Ertzaintzari, Donostiako danborradan ETAko presoen argazkiak erakutsiz terrorismoa goraipatzeko delitua egin ote zuten azaltzeko.

Efe albiste agentziari egindako adierazpenetan, Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak salaketa agiri bat bidali ziola azaldu du Calaparsorok; gutun horretan, Donostiako danborrada egunean delituren bat izan ote zen ikertzeko eskatu zion Maneirok.

UPyDk fiskalari azaldu zionez, ETAko kideen argazkiak jarri zituztenek "Bilduren udal gobernuaren laguntzarekin" egin zuten.

Salaketa horren harira, ikerketa izapideei hasiera eman die Calparsorok; egun horretan gertatu zenaz informatzeko eta argiketaren bat idatzi zuten azaltzeko esan dio Ertzaintzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea