Politika -
Egozte formala
Garzon ibilbide judizialetik kanpo utzi dute ofizialki
Batzorde Iraunkorrak epailearen inhabilitazioa gauzatu du, eta Garzonek Auzitegi Nazionaleko kargua galduko du behin betiko.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Iraunkorrak Auzitegi Gorenaren epaia bete eta Baltasar Garzon ibilbide judizialetik botatzea erabaki du gaur. Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon epailea 11 urterako inhabilitatzea agindu zuen, Gürtel auziko entzuketak agintzeagatik.
Erabakia datorren hilaren 23ko osoko bilkuran berretsiko dute, eta Auzitegi Gorenaren erabakia beteko dute horrela. Epaiaren arabera, Garzon ezin izango da epaile edo magistratu gisa arituko datozen 11 urteetan; bere kargua galduko du eta ohoreak kenduko dizkiote.
"Halaber, ezin izango da oro har jurisdikzio funtzioetan edo, Botere Judizialaren barruan, jurisdikzio funtzioetan edo gobernu lanetan aritu", gaineratu du epaiak.
Hori horrela, astelehen honetatik aurrera, Garzon Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegi Zentraleko epailea izateari utzi dio.
67 urterekin onartuko dute
Inhabilitazioaren 11 urteak betetzen direnean, Baltasar Garzonek 67 urte izango ditu, eta Botere Judizialean aritzeko baimena izango du.
Inhabilitazio horrek kargua erabat galtzea suposatzen duen arren, Garzonek abokatutzan edo nazioarteko foruetan parte hartzen aritu ahal izango da.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Iraunkorrak Auzitegi Gorenaren epaia bete eta Baltasar Garzon ibilbide judizialetik botatzea erabaki du gaur. Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon epailea 11 urterako inhabilitatzea agindu zuen, Gürtel auziko entzuketak agintzeagatik.Erabakia datorren hilaren 23ko osoko bilkuran berretsiko dute, eta Auzitegi Gorenaren erabakia beteko dute horrela. Epaiaren arabera, Garzon ezin izango da epaile edo magistratu gisa arituko datozen 11 urteetan; bere kargua galduko du eta ohoreak kenduko dizkiote."Halaber, ezin izango da oro har jurisdikzio funtzioetan edo, Botere Judizialaren barruan, jurisdikzio funtzioetan edo gobernu lanetan aritu", gaineratu du epaiak. Hori horrela, astelehen honetatik aurrera, Garzon Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegi Zentraleko epailea izateari utzi dio. 67 urterekin onartuko duteInhabilitazioaren 11 urteak betetzen direnean, Baltasar Garzonek 67 urte izango ditu, eta Botere Judizialean aritzeko baimena izango du.Inhabilitazio horrek kargua erabat galtzea suposatzen duen arren, Garzonek abokatutzan edo nazioarteko foruetan parte hartzen aritu ahal izango da.