Politika -
Ebazpena
Legebiltzarrak Espainiako bandera erakunde guztietan jartzea eskatu du
PPren eta PSE-EEren aldeko botoekin eta gainerako alderdien kontrakoarekin onartutako ebazpenak EAEn Banderen Legea betearaztea eskatzen dio Espainiako Gobernuari.
Erredakzioa
PPren eta PSE-EEren aldeko botoekin eta gainerako alderdien kontrakoarekin onartutako ebazpenak EAEn Banderen Legea betearaztea eskatzen dio Espainiako Gobernuari. Eusko Legebiltzarrak ebazpen bat onartu du gaur eta horren arabera, Espainiako Gobernuari EAEn Banderen Legea betearaztea eskatzen zaio eta egun jarri ez duten erakundeetan Espainiako bandera jartzea. UPyDk ez legezko proposamena aurkeztu zuen duela hiru hilabete Bilduk agintzen zuen udaletan Espainiako bandera jartzera behartzea ekatuz. Gaur, PPrekin eta PSErekin sinatutako emendakina onartu egin dute. Gainerako taldeek aurkako botoa eman dute.
Banderen Legea betetzen ez duten euskal erakundeei lege hori betetzeko "beharra" gogoratzen die ebazpenak.