Politika -

Justiziako kontratuen auzia

Jaurlaritzak kalte ekonomikoak eskatuko ditu, Justizia kontratuengatik

Ikerketako emaitzak Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari helarazi dizkiote, eta Calparsorok ikerketa gehiago egingo dituela jakinarazi du.

Maria Victoria Cinto eta Idoia Mendia beren agerraldian. Argazkia: Efe.
Maria Victoria Cinto eta Idoia Mendia beren agerraldian. Argazkia: Efe.
Justizia kontratuak: Jaurlaritzak kalte-ordainak eskatuko ditu

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak akusazio partikular bezala aurkeztuko da 2000 eta 2009 urteen artean Justizia Saileko informatika kontratuetan aurkitutako ustezko iruzurragatik sortutako kalteak eskatzeko.

Idoia Mendia Justizia sailburuak eta Victoria Cinto Justizia sailburuordeak Eusko Legebiltzarrean dagokion batzordearen aurrean agerraldia egin dute gaur auziaren nondik norakoak azaltzeko.

Joan den otsailaren 9an, Mendiak Justizia Sailean egindako kontratuetan emandako ustezko iruzurra salatu zuen. Mendiaren arabera, 2001 eta 2009 urteen artean, Joseba Azkarragak (EA) zuzentzen zuen Sailak 23 milioi euro ordaindu zituen burutu ez ziren 15 kontratu informatikorengatik.

Cintok ikerketaren nondik norakoak helarazi dizkio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari, eta ikerketa berriak egingo dituela esan du fiskalak.

Cintoren hitzetan, azkenean epaiketa penala zabaltzen bada, Eusko Jaurlaritzari proposatuko dio sailburua bera akusazio partikular bezala aurkeztea eragindako kalteengatik ordain ekonomikoak eskatzeko.

Bestalde, prozesu penala zabaltzen ez badute, Fiskaltzak horretarako zantzuak ikusten ez duelako, beste bide batzuetatik jotzeko asmoa dutela iragarri du sailburuordeak.

Mendiak eta Cintok ustezko txosten irregularren nondik norakoak azaldu dituzte; halaber, Eusko Jaurlaritzaren "hutsik gabeko" jokabidea azpimarratu, eta Jaurlaritza "zuhurtziaz eta neurriz" jokatu duela defendatu du.

Mendiaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzari "zuhurrago" iruditu zaio Fiskaltzaren esku auzia jartzea; izan ere, ez zituzten gertaerak kalifikatu nahi eta ez zuten inor salatu nahi, eta hori epaitegitik jo izanez gero, egin izan behar lukete.

Mendiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ordaindutako eta burutu gabeko lanen hainbat kontraturen eta bi aldiz ordaindutako informatika aplikazioen berri eman dio Fiskaltzari, beste irregulartasunen artean.

Juanjo Agirrezabalak (EA) iragarri duenez, Fiskaltzak salatutakoa frogatu ezin badu, Justizia sailburuaren dimisioa eskatuko dute; izan ere, aipatutako pertsonen eta enpresen izen ona ezin izango dute zuzendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea