Itxi

2021/10/02

14:11

Politika

Lurraldeko asanbladak

EH Bilduk trantsizio energetikoa eta erabakitzeko eskubidea jarri ditu etorkizuneko erronka gisa

agentziak | eitb media

Maddalen Iriartek krisi demografikoa eta zaintzena gehitu ditu helburu gisa. Gainera, iragarri du koalizioak proposamen zehatzak aurkeztuko dituela.

  • Maddalen Iriarte EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EH Bildu

    Maddalen Iriarte EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EH Bildu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EH Bilduk "trantsizio energetikoa eta digitala, zaintza, krisi demografikoa eta subiranotasuna" jarri ditu etorkizuneko erronka nagusi gisa, besteak beste.

Gaur EH Bilduko militanteak batzarrak egiten ar dira Hego Euskal Herriako lau lurraldeetan, datozen urteetarako "erronka handiei nola aurre egin eztabaidatzeko eta adosteko".

Maddalen Iriarte koalizioaren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea Bizkaiko asanbladan izan da, Durangon, eta azaldu duenez, "pixkanaka-pixkanaka pandemiatik ateratzen ari gara, eta planeta eta gure herria norantz doazen eta aurre egin behar diegun arazoak zein diren ohartarazi dugu: trantsizio energetikoa eta digitala, zaintza, krisi demografikoa, subiranotasun falta...".

Legebiltzarkideak aitortu du erronkak "kolosalak direla", baina "EH Bildun ziur gaude gizarte osoaren indarrak batuta bakarrik atera ahal izango ditugula aurrera. Herri honetan belaunaldien arteko itun bat behar dugu, aurrean ditugun erronka handiei irtenbide partekatuak emateko".

Horren harira, iragarri du hezkuntza arlorako aurkeztu dutenaren tankerako proposamen zehatz gehiago egiteko asmoa dutela.

EH Bilduk uste du Araban lehentasuna duten hiru erronka daudela: kontsumo eta ekoizpen ereduak eraldatzea, trantsizio energetikoa eta kalitatezko zaintza sistema berreskuratzea. Horrez gain, pandemiaren ondorio sozioekonomikoei aurre egin behar zaiela azpimarratu du, eta horretarako alderdi politikoen, sindikatuen eta bestelako eragile sozialen laguntza behar dela, akordioak zabalak izan daitezen.

Horixe azaldu dute koalizio abertzaleak Agurainen egin duen lurraldeko asanbladan. 70 inguru kide elkartu dira ikasturte berrirako egitasmoaz eztabaidatzeko.

Ibon San Saturnino EH Bilduren Arabako arduradun politikoaren hitzetan, "gure esku dago etorkizun justua, iraunkorra eta oparoa sortzeko gaitasuna", eta zentzu horretan, aipatu du epe labur eta ertainean "eraldaketa prozesu batzuk" izango direla, "lurraldearen eta datozen belaunaldien norabidea markatuko dutenak".

EH Bilduren Nafarroako asanbladan 2022ko Aurrekontu Orokorren negoziazioan jarri dute arreta, 2021ean adostutako antzeko premisekin.

Koalizioak baztertu egiten ditu Navarra Sumaren "jokabide hiperbentilatuak". Izan ere, atzo Javier Esparza Navarra Sumaren bozeramaileak neurri "ukaezinak" eskatu zituen aurrekontu akordioa lortzeko, eta NA+ren eta EH Bilduren artean aukeratzeko eskatu zion Gobernuari.

Horrez gain, Bakartxo Ruizek azpimarratu du urte eta erdiren ostean, aurrez aurre "elkartu, eztabaidatu eta gogoeta egiteko" aukera izan dutela gaur.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;