Politika -

Omenaldia

Buesaren alargunak autokritika sakona eskatu dio ezker abertzaleari

"Bere konplizitate eta babesik gabe ETA ez zen existituko, edo askoz arinago bukatu beharra izango zuen'', esan du Natividad Rodriguezek ekitaldian.

Buesaren alargunak autokritika sakona eskatu dio ezker abertzaleari
Buesaren alargunak autokritika sakona eskatu dio ezker abertzaleari
Fernando Buesa omendu dute, Gasteizen

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Natividad Rodriguez ETAk hildako Fernando Buesa ordezkari sozialistaren alargunak autokritika sakona egitea eskatu dio ezker abertzaleari, ''bere konplizitate eta babesik gabe ETA ez zelako existituko, edo askoz arinago bukatu beharra izango zuelako''.

Ostegun honetan Fernando Buesa Fundazioak Gasteizen egin duen omenaldian egin ditu adierazpenok alargunak. Orain 12 urte ETAk jarritako bonba batek eztanda egin ondoren hil ziren Fernando Buesa Euskadiko Alderdi Sozialistaren kidea eta eskolta lanetan berarekin zegoen Jorge Diez ertzaina.

ETAk jarduera eten duenetik egin duten lehen omenaldia izan da aurtengoa.

Erakunde terroristak indarkeria eten duen arren oraindik bidea egiteko dagoela esan du Buesaren alargunak. Natividad Rodriguezen ustez, biktima guztiak berdindu nahi izatea eta ''euskal gatazka'' edo ''preso politikoak'' bezalako adierazpenak erabiltzea horren froga dira.

Alargunak argi utzi du ezinezkoa dela berriro hutsetik hastea, ''zauriak justiziarekin, egiarekin eta ordaintzarekin bakarrik sendatzen direlako''.

Rodriguezek uste du terroristek ''damututa eta aldaketarako asmoarekin'' eskatu behar dutela barkamena, eta indibidualki jorratu behar den kontu bat dela.

Bere ustez, ETAren bukaeraren ondorengo garaiak pluralismoa izan behar du oinarri, ''hesiak gaindituz eta zubiak eraikiz''.

Ekitaldiak Patxi Lopez lehendakaria izan du buru.

Lore eskaintza goizean

Jorge Diez ertzainaren senideek eta lagunek loreak utzi dituzte Arkautiko polizia ikastegian, ETAk hildako 15 agenteak oroitzeko monolitoan. Ertzain eta Terrorismo Biktimen Senideen Elkarteak (Aserfavite) ETAkegindako "basakeriak" ez ahazteko eskatu du bertan. Lore eskaintzaren ostean, minutu bateko isilunea eginez eta txaloak joz gogoratu dute Jorge Diez. Ekitaldia bukatu ostean, Jorge Diezen senideak eta lankideak atentatua (2000ko otsailaren 22an) gertatu zen tokira joan dira beste omenaldi bat egiteko. Han, Patxi Lopez lehendakaria eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea