Politika -

Auzitegi Nazionalean

PPko eurodiputatu bati Internet bidez mehatxatzeagatik epaituko dute

Auzitegi Nazionalak Joseba Andoni Ullibarri epaituko du Teresa Jimenez PPko eurodiputatuari mehatxatzeagatik Internet bidez. Fiskalak urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du.

Joseba Andoni Ullibarri. Argazkia: EFE
Joseba Andoni Ullibarri. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ostegun honetan Joseba Andoni Ullibarri epaituko du ostegun honetan, Teresa Jimenez Becerril Alderdi Popularreko eurodiputatuari Internet bidez mehatxatzea leporatuta. Fiskalak urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du.

Miguel Angel Carballo fiskalak Ullibarriri terrorismoaren biktimak umiliatzeko delitua egotzi dio, eta bost urtez biktimari eta haren familiari urreratzea debekatzea eskatu du.

Txostenaren arabera, akusatua ordenagailu eramangarriaren bitartez konektatu zen 2010eko ekainaren 29ko 22:55ean. Gau hartan eurodiputatuaren web orrialdean sartu zen, buruzagi ‘popularra’umiliatzeko asmoz, hura Alberto Jimenez Becerrilen arreba izateagatik.

Akusatuak web orrialdean honako hau idatzi zuen: "Ea zorte pixkatekin tiro bat ematen dizuten, behin betiko tregoa baino lehen, eta lehenbailehen zeure senideekin biltzen zaren, emagaldua…Muxutxo bat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea