Politika -
Polizia-operazioa
Estortsioa egitea leporatu diete Andoainen eta Tolosan atxilotutakoei
nkomunikazio egoera kendu diete Iñaki Igerategiri eta Inaxio Otañori, eta gaur bertan utziko dituzte epailearen esku. Astearte goizaldean atxilotu zituzten, ETAko kide izatea egotzita.
Erredakzioa
Estortsioarekin lotutako lanak eta 'iraultza-zerga' kobratzea egotzi die Guardia Zibilak Juan Ignacio Otañori eta Iñaki Igerategiri, TAko kide izatea leporatuta astearte goizaldean atxilotu zituzten bi personei, terrorismoaren aurkako iturriek jakitera eman dutenez.
Bi egunean zehar galdeketak egin ondoren, ondorio hori atera du Guardia Zibilak. Inkomunikazio egoera kendu diete ETAko ustezko bi kideei, haien senideek jakitera eman dutenez, eta gaur bertan utziko dituzte Eloy Velasco epailearen esku Otaño eta Igerategi.
ETAko kide 'legalak' (Poliziak fitxatu gabekoak) izatea eta, gutxienez 2008 urtera arte, Francisco Javier Lopez Peñaren eta Ainhoa Ozaetaren agindupean lan egin izan leporatu diete biei.