Politika -

Eusko Jaurlaritza

Indarkeria matxistaren biktimentzako legerik ez, adostasun ezagatik

Eusko Jaurlaritzak esan duenez, "ez dago borondaterik, ezta giro politiko, instituzional eta sozialik proiektu hori ahalik eta adostasun handienarekin onartzeko".

Tratu txarren aurkako artxiboko irudia.
Tratu txarren aurkako artxiboko irudia.
Tratu txarren aurkako artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriari aurre hartzeko eta biktimak artatzeko eta osatzeko lege proiektua etenda uztea onartu du, "borondaterik eta adostasunik" ez dagoelako.

Herrizaingo Sailak agiri batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak biktimen arreta eta babesa hobetzeko konpromisoa dauka; halaber, indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako neurriak garatzen jarraituko dutela esan du.

Agiriaren arabera, Eusko Jaurlaritzak lege bidezko erregulazioaren alde egin zuen, indarkeriaren biktimak artatzeko eta osatzeko araudian dagoen hutsunea betetzeko.

Azken hilabeteetan iradokizun ugari jaso dituzten sei zirriborro idatzi arren, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, "ez dago borondaterik, ezta giro politiko, instituzional eta sozialik proiektu hori ahalik eta adostasun handienarekin onartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea