Politika -

EAEn

Fiskaltzak danborradako pankarten inguruko salaketa artxibatu du

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak UPyDren salaketa artxibatu du, "egun horretan ez baitzen arau-hauste penal edo administratiborik izan".

Danborrada 2012. Efe.
Danborrada 2012. Efe.
Danborrada 2012. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Donostiako danborradaren harira UPyDk jarri zuen salaketa artxibatu du, Ertzaintzaren txostena kontutan izanda. Txosten horren arabera, ez zen terrorismoa goratzeko deliturik izan.

Calparsorok Efe albiste agentziari adierazi dionez, orain dela astebete txosten bat egiteko eskatu zion Ertzaintzari, Donostiako danborradan ETAko pankarten eta presoen argazkiak erakutsiz terrorismoa goraipatzeko delitua egin ote zuten azaltzeko, UPyDk ekitaldi horren aurkako salaketa jarri ostean.

Danborradaren egunean, urtarrilaren 20an, ETAko presoak Euskadira ekartzeko aldarrikapena egin zuten Konstituzio plazan, pankarta baten bidez eta udaletxe ohiaren balkoietan banderak jarriz.

Fiskalak azaldu duenez, "Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako taldearen argiketa oso argia da eta egun horretan arau-hauste penal edo administratiborik izan ez zela ondorioztatzen du".

Halber, UPyDk Auzitegi Nazionalera ere bidali zuen salaketa, eta atzo Auzitegi Nazionalak egun horretako argiketa eskatu zion Ertzaintzari; beraz, Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiak hartzen duen erabakiaren zain daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea