Politika -

Andoainen

Atxilotuen tratu txarretan jarrera 'argia' eskatu du ezker abertzaleak

Rufi Etxebarriak egin du eskalera, Andoainen astearteko atxiloketen kontrako manifestazioan parte hartu ostean.

Rufi Etxeberria, Andoainen egindako manifestazioan. Argazkia: Efe.
Rufi Etxeberria, Andoainen egindako manifestazioan.
Rufi Etxeberria, Andoainen egindako manifestazioan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko agintariak "jarrera garbia eta zalantzarik" gabekoa izatea eskatu die "alderdi politiko guztiei" asteartean Gipuzkoan atxilotutako ETAko ustezko kideek salatutako tratu txarren aurrean.

Etxeberriak Andoainen egin ditu adierazpenok, Iñaki Igerategiren eta Juan Ignacio Otañoren atxiloketen kontra egindako manifestazioan. Andoainen eta Tolosan atxilotu zituzten, ETAko zuzendaritzako kideak izatea leporatuta.

Manifestazioa zenbait eragile sozialek, sindikatuk eta alderdi politikok deitu dute, Amaiurreko alderdiak tartean, eta eguerdian hasi da udaletxeko enparantzan, "Bakera bidean atxiloketa gehiagorik ez. Konponbideen garaia da", lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea