Politika -

Bake prozesua

ETAren amaieraz 'erakundeen barruan' hitz egitea eskatu du Gallardonek

Justizia ministroaren esanetan, Nafarroak "forala eta espainola" izaten jarraituko du Konstituzioaren barruan. Bestalde, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen "ausardia" goraipatu du.

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa.
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak esan du demokraziak eta Espainiako gizarteak lortu dutela ETAren porrota eta ondorioz "garai berria" hasi dela, baina "zerbaitez hitz egin behar bada erakundeen barruan" egin behar dela azpimarratu du.

Horixe adierazi du ministroak Forum Nueva Economiak antolatutako hitzaldi batean Yolanda Barcina Nafarroako presidentea aurkeztu aurretik.

Gallardonek Barcinaren lana goraipatu du, "matxismoaren" eta "mehatxu beldurgarrien" aurrean "ausardiaz eta koherentziaz" jokatu duelako eta horri esker, "Espainiako gizarteak terrorismoaren porrota" eragin duelako.

Justizia ministroak azpimarratu du gaur egun agerian geratzen ari dela borroka "ideiei tinko eutsi zietenek" irabazi zutela, eta jarrera horri eutsi behar zaiola "edonolako mehatxuak existitzen duen bitartean".

"Printzipio horiei esker garai berri baten aurrean gaude, baina historia ez da berria, eta historia horretaz, demokrazia terroreari gailendu izanaz, zerbait hitz egin behar bada, erakundeen barruan egin behar da, ez horiek bazterrean utzita", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea