Politika -

Parisko Auzitegia

Parisera eraman dute Angelun atxilotutako ETAko ustezko kidea

Oier Oa Puyol joan den ostiralean atxilotu zuten Angeluko hondartza baten inguruan. Antza, atzeman zuten unean bizikleta batean zihoan eta dokumentazio faltsua zeraman.

Oier Oa Puyol ETAko ustezko kidearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Oier Oa Puyol ETAko ustezko kidearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oier Oa Puyol joan den ostiralean Angelun atxilotu zuten ETAko ustezko kidea Parisera eraman dute epailearen aurrean deklaratzeko, Terrorismoaren kontrako iturriek jakinarazi dutenez.

Oa Puyol Baionako komisariatik Paris kanpoaldean dagoen Levallois Perreteko komisariara eraman dute gaur goizean.

Frantziako Poliziak joan den ostiralean atxilotu zuen Oa Puyol Angelun, 27 urte ditu eta donostiarra da. Atxiloketa arratsaldeko 18:30ean jazo zen, gaur gauean edo bihar goizean pasako da epailearen aurretik.

Oa bizikletan zihoan Poliziak atzeman zuen unean, motxila batean dokumentazio faltsua eta 1.300 eta 1.800 euro artean zeramatzan Polizia iturriek jakinarazi dutenez.

Atxiloketa hori jazo baino hiru egun arinago, Iñaki Lizarribar eta Juan Ignacio Otaño Labaca ETAko ustezko kideak atzeman zituzten Tolosan eta Andoainen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea