Politika -

Adierazpenari erantzuna

Ezker abertzalearen adierazpena ez da nahikoa Barcinarentzat

"ETAk hiltzeari utzi dion arren, Batasunak, Bilduk edo Amaiurrek ez dute ezer ere ez kondenatu", esan du Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak uste du ezker abertzalearen adierazpena ez dela nahikoa, "antzezlana egin duten arren", eta "ETAren amaiera ematen duen unean hiltzaileek interesik ez eskuratzea" exijitu du.

Forum Ekonomia Berriak antolatutako bilera batean, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroarekin egon da Barcina, eta "ETAk hiltzeari utzi dion arren, Batasunatik, Bildutik, Amaiurretik edo nahi duten bezala deitu nahi duten horietatik, ez dugu kondenarik entzun", esan du. Gainera, "euren planteamentu politikoak ezartzeko beldurra erabiltzen jarraitzen dute", adierazi du.

Nafarroa "nazionalismo kolonizatzailea" dagoen erkidego bakarra dela azpimarratu du Barcinak, Foru erkidegoa desegin eta Euskadik "xurgatzea" nahi duena.

ETAri desegitea eskatzeko, biktimekiko konpromisoa indartzeko eta elkarbizitza sustatzeko Kongresuan onartutako akordioa baloratu du UPNko buruzagiak, izan ere, EAEko eta Nafarroako Gobernuekin hitz egitea defendatzen du.

Barcinak esan duenez, "lehen aldia da horrelako akordio batean Nafarroako Gobernua azaltzen dela", eta eskerrak eman ditu "azkenean, gure ahotsa eta ikuspuntua gehitu ahal izango dugulako".

Indarkeriaren amaieragatik poztu da Barcina, baina oraindik "pausoak falta" direla uste du. Honen harira, "behin betiko armak uztea eta biktimen mina onartzea" exijitu dio ETAri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea