Politika -

36. urteurrena

Martxoak 3 elkarteak biktima guztiei maila bera aitortzea eskatu du

Halaber Jaurlaritzaren polizia indarkeriaren biktimen inguruko dekretua "ez dela nahikoa" adierazi dute eta 1936az geroztik izandako biktimak kontuan hartzeko eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 3ko biktimen elkarteak Estatuak ezker abertzalearen pausoak "eskasegiak" direla esatea kritikatu du  "1936ko kolpe militarretik eragindako sarraskia eta mina onartzeko gai izan ez denean". Honen harira, elkarteak egiaren batzorde bat eratzeko eskatu du "Estatuak diskriminazioa amaitu eta biktima guztiei maila bera aitortzeko". Gasteizen emandako prentsaurreko batean, Andoni Txasko elkarteko bozeramaileak urtero martxoren 3an egiten diren ekitaldiak aurkeztu ditu. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziaren indarkeriagatik bost langile hil ziren.

Sarraskiaren 36. urteurrena betetzen da aurten, urtero legez, lore eskaintza eta manifestazioa egingo dira.

Elkarteko kideek, halaber, Eusko Jaurlaritzaren polizia indarkeriaren biktimen dekretua izan dute hizpide, "aurrerapausoa" izan daitekeela adierazi dute, baina ez dela "nahikoa" azpimarratu dute biktimen artean bereizketak egiten dituelakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz martxoak 3