Itxi

2021/10/19

10:55

Politika

Urriaren 18ko adierazpena

Otegi: "Lehendakaria suminduen klubean sartu da PPrekin eta Voxekin batera"

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ustez, atzoko adierazpena "jauzi kualitatiboa" izan zen orain arte erabili gabeko "hitzak eta kontzeptuak" izan zituelako. "Horrek jende asko poztu du", nabarmendu du.

5:44
Arnaldo Otegi
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Biktimen inguruan EH Bilduk eta Sortuk urriaren 18an egindako adierazpenaren aurrean, "lehendakaria, PPrekin eta Voxekin batera, suminduen klubean" sartu dela deitoratu du Arnaldo Otegik.

Catalunya Radiori eskainitako elkarrizketa batean Otegik nabarmendu duenez, atzoko adierazpena "jauzi kualitatiboa" eta "herri hobe baten aldeko pausoa" izan zen. "Orain arte erabili gabeko hitzak eta kontzeptuak sartu genituen. Horrek jende asko poztu du: PSOEko jendea, Unidas Podemosekoak, ETAko biktimak (...) Bestaldean, suminduak daude, PP eta Vox, eta lehendakaria ere klubean sartu da. Bakoitza nahi duen tokian dago. Lehendakaria haserre dago herri honen zati handi bat pozik dagoen bitartean", hausnartu du.

Kritika politikoarekin jarraituta, Otegiren arabera, "ezker independentista harberagoa da modu diskretu eta zintzoan gauzak esaten dizkigun jendearekiko, hauteskunde hegemonia mantentzeko joko-zelaia lokaztu nahi duten horiekiko baino".

Otegiren esanetan, EH Bilduk bide baketsuaren aldeko apustua egin badu ez da "erabaki taktiko" bategatik; "behin betikoa da", erantsi du. Azaldu duenez, ez da "erraza" izan pausoa ematea; izan ere, "barne sektore batzuek duda-mudak dituzte, jasotzen duguna baino gehiago ematen ari garela uste dutelako". Nolanahi ere, koalizioak uste du "zorretan" daudela Maria Jauregi edota Rosa Lluch bezalakoekin.

Espainiako Gobernuak GALen harira zerbait adierazi beharko ote lukeen galdetuta, Otegik erantzun du eurek ez dutela pausoa eman "beste batzuek gauza bera" egin dezaten. Dena dela, honako gogoeta egin du: "Zeinen garrantzitsua izango litzatekeen Felipe Gonzalezek GAL sortu zuela esatea, eta torturak gaitzestea. Ez dut kexa moduan esaten, eta Gonzalezi buruz ari naizenean PSOEz, EAJz... ari naiz. Bizikidetzaren aldeko ekarpen handia litzateke".

Otegik eta Urkulluk, biek, hitz egin dute Catalunya Radion. Hauxe izan da elkar agurtu duten unea:

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;