Politika -
UpyDk aurkeztutako proposamena
Gobernuaren txostenek ez dute aholkatzen Amaiur legez kanpo uztea
Poliziak eta Guardia Zibilak dituzten frogetan oinarrituta, txostenok ez dute aholkatzen Amaiur eta Bildu legez kanpo uztea, Jorge Fernandez Diazek argitu duenez.
Erredakzioa
Gobernuak dituen txostenek momentu honetan Amaiur eta Bildu legez kanpo uztea premiatzea aholkatzen ez dutela azaldu du astearte honetan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.
Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak Poliziaren eta Guardia Zibilaren frogetan oinarrituta egin dituzte txosten horiek.
Terrorismoaren Biktimen Elkarteen Federazioarekin egin duen topaketan egin ditu adierazpenok ministroak.UpyDk Kongresuan aurkeztutako proposamenari PPk eman zion ezezko erantzunak biktimen hainbat sektoretan eragin duen haserrearen inguruan galdetu diote bertan Jorge Fernandez Diazi.