Politika -

Ikerketa Batzordea Kongresuan

'Gerra zikina' defendatu eta "polizia brigada sekretu" bat dagoela ziurtatu du Villarejok

"Nik zoritxarrez ez nuen parte hartu, gustatuko litzaidake. Politikoki zuzena ez dela badakit. Terroristak akabatu behar ziren, eta nire lankideek oso ongi egin zutela uste dut", esan du komisario erretiratuak.

Jose Manuel Villarejo komisario erretiratua Konresuko ikerketa batzordean. Argazkia: EFE
Jose Manuel Villarejo komisario erretiratua Konresuko ikerketa batzordean. Argazkia: EFE
Jose Manuel Villarejo komisario erretiratua Konresuko ikerketa batzordean. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Villarejo komisario erretiratuak asteazken honetan ziurtatu duenez, bera bezala lan egiten duen "polizia brigada sekretu" bat dago egun. Gainera, ETAren aurkako 'gerra zikina' defendatu du: "Terroristak akabatu behar ziren, eta nire lankideek oso ondo egin zutela uste dut".

Kitchen batzordean egindako bigarren agerraldian, Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuaren galderei erantzun die. Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA politiko-militarreko buruzagiaren heriotza mintzagai izan du Iñarrituk. 1976an desagertu zen.

"ETAren erabaki bat izan zen", esan du Villarejok Pertur-i buruz. "Ez du ematen benetan", erantzun dio EH Bilduko diputatuak. Ondoren, "tamalez, baietz uste dut", erantsi du komisario erretiratuak. "Bi edo hiru munduan barna galdu egin ziren", berretsi du.

"Nik zoritxarrez ez nuen parte hartu, gustatuko litzaidake. Politikoki zuzena ez dela badakit, baina amarekin eta aberriarekin, arrazoiarekin eta arrazoirik gabe. Terroristak akabatu behar ziren, eta nire lankideek oso ongi egin zutela uste dut", argudiatu du polizia ohiak.

Frankismoko Polizia "sekretuaren" eskutik iritsi zen demokraziara Villarejo, eta ironiaz mintzatu da asuntoaren inguruan: "Mugimenduaren printzipioak zin egin nituen". Iñarrituk gaineratu dio: "erregea bezala".

Poliziako buruzagiek, tartean Eugenio Pereiro Informazio Zerbitzuen komisarioak, adierazitakoaren inguruan galdetu dio Iñarrituk. Pereirok azaldu zuenez, orain "leialtasuna" dago, eta poliziek ez dute nagusiek jakin gabe ekiten.

"Zeinen xelebrea", adierazi du Villarejok, Laureano Oubiñari narkotrafikoa leporatzeko mikrofonoak "polizia ikaragarri" horrek jarri zituenenean. "Isilpeko polizia brigada bat existitzen da, Europako herrialde guztietan bezalaxe", zehaztu du.

Kitchen operazioan zuen paperaz jabetzeko Rajoyrekin bildu zen

Villarejok ziurtatu duenez, PPren egoitzan izan zen 2014ko martxoan, Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin biltzeko. Kitchen operazioan, Luis Barcenas PPko altxorzain ohia zelatatzeko sarean, Rajoyk berak aginduak ematen zizkiola egiaztatu nahi zuen poliziak.

Villarejok operazioaren inguruko bere bertsioa diputatuei kontatzen dien bigarren aldia da. Ikerketa batzordearen bigarren fasea hasi da asteazken honetan. PP estutasunean jarri zezakeen dokumentazioaren bila, Barne Ministerioaren baliabideak Barcenas zelatatzeko erabili ote ziren ikertzen ari dira.

Kitchen operazioaren inguruan Rajoyrekin telefonoz berba egin zuela berretsi du Villarejok. Gainera, 2014ko martxoan, Cospedalen bulegoan, PPren egoitzan, presidente ohiarekin bildu zela ziurtatu du. "Aginduak nork" ematen zizkion argi izan nahi zuela azpimarratu du komisarioak, bitartekoen "asmakizun" bat zenik baztertzeko.

Izan ere, uste hori zuen, Villarejok azaldu duenez. Rajoyk SMS bidez galdera zehatzak egin zizkion operazioari buruz, nahiz eta "bitartekoei" unean-unean informazioa eman: Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohiari, Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohiari eta Francisco Martinez haren bigarrenari.

Rajoyrekin "beste hiru edo lau aldiz" bildu zela errepikatu du Villarejok, baina Barcenasen asuntoaz ez zuten hitz egin.

Ohiko musuko beltz eta Espainiako bandera jantzi ditu Villarejok agerraldian. CNI eta Felix Sanz Roldan zuzendari ohia jomugan izan ditu berriro.

Juan Carlos I.arentzako testosterona inhibitzaileak

Bestalde, komisario erretiratuak ziurtatu duenez, Juan Carlos erregea "hain kartsua" izatea "Estatu gaia" zen askorentzat, eta "hormona femeninoak" eta testosterona inhibitzaileak fabrikatzera iritsi ziren, libidoa jaisteko.

Corinna Larsen errege emerituaren lagunak Villarejori esan zion bere garaian, Juan Carlos erregeari hormona femeninoak eman zizkiotela, "indarra kentzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Mariano Rajoy Juan Carlos I.a Delituak Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak