Politika -

Erakundeen berritzea

PSOEk eta PPk Auzitegi Konstituzionala eta Espainiako beste hiru erakunde berritzea adostu dute

Horrenbestez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko ordezkarien aldaketa adostea bakarrik falta zaie, baina kasu horretan ezberdintasun handiak dituzte PSOEk eta PPk.  

Pedro Sánchez eta Pablo Casado Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sánchez eta Pablo Casado Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sánchez eta Pablo Casado Moncloa Jauregian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) izan ezik, PSOEk eta PPk Espainiako erakunde konstituzional guztiak eraberritzea adostu dute ostegun honetan. Elkarrizketak etenda izan dituzte hilabeteetan, baina azken bi asteetan negoziazioa azkartu dute.

Gauzak horrela, BJKNeko ordezkarien aldaketa adostea bakarrik falta zaie, baina kasu horretan ezadostasun handiak dituzte.

Zehazki, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lau kide, Herriaren Defendatzailea, Kontu Auzitegiko 12 kontseilari eta Datuen Babeserako Agentziako zuzendaritza aldatzea adostu dute gaur.

Hala, Herritarren Defendatzailea Angel Gabilondo sozialista izango da, eta PPko Maria Teresa Jimenez Becerril izango da haren ondokoa.

Bi alderdiek azpimarratu dute izendapen guztiak adostutakoak direla eta aukeratutako pertsona guztiak "prestigiodunak eta ibilbide profesional luzekoak" direla.

Akordioa gaur gauean itxi dute Kongresuan, Felix Bolaños Presidentetza ministroak eta Teodoro Garcia Ejea PPko idazkari nagusiak.  

Aurreikuspenaren arabera, hautagaiek azaroko lehen astean egingo dituzte agerraldiak batzordeetan.  

Angel Gabilondo izango da Espainiako Herri Defendatzailea, PSOEk eta PPk hala adostuta
Angel Gabilondo izango da Espainiako Herri Defendatzailea, PSOEk eta PPk hala adostuta
Angel Gabilondo izango da Espainiako Herri Defendatzailea, PSOEk eta PPk hala adostuta

1:29

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia