Politika -

ETA

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat atzeman dute Ataunen, armekin

Lehen ikerketen arabera, aspaldikoa da zuloa, duela hamarkada batzuetakoa. Armak, munizioa eta matrikulak aurkitu dituzte bertan.

Ataunen topatutako zuloaren irudi bat. Argazkia: EITB Media
Ataunen topatutako zuloaren irudi bat
ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat atzeman dute Ataunen

1:07

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETArena izan zitekeen zulo bat atzeman berri du Ertzaintzak, Ataunen (Gipuzkoa), EITB Mediak jakin duenez. Dirudienez aspaldikoa da, eta bertan armak, munizioa eta matrikulak topatu dituzte.

Une honetan Ertzaintza dago bertan, baita babes zibilekoak edo lehergaiez arduratzen direnak ere. 

San Martin auzoko Aitzarte zaharrean topatu dute, Ataunen, eta bertakoek diotenez, ingurua geologia aldetik oso aberatsa da, kobazulo asko baitaude bertan.

Oraingoz kopuru zehatzen berri ez dute eman bertan aurkitu dituzten arma, munizio eta matrikulen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa ETA Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak EAEko hauteskundeak emaitzak minutuz minutu Goierriko albisteak