Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskalak 13/13 sumarioko zigor eskaerari eutsi dio, baina Zelarainen aurkako akusazioa kenduta

Arantza Zulueta eta ETAko presoen beste bost abokaturen aurka 7 eta 19 urte arteko espetxe-zigorra ezartzeko eskatu du.

Arantza Zulueta Auzitegi Nazionalean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Arantza Zulueta Auzitegi Nazionalean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Arantza Zulueta Auzitegi Nazionalean, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko fiskalak 7 eta 19 urte arteko espetxe-zigor eskaera berretsi du Arantza Zulueta eta ETAko presoen beste bost abokaturen aurka, 13/13 sumarioaren baitan, erakunde armatuaren beso juridikoa osatzea egotzita. Hala eta guztiz ere, Julen Zelarainen aurkako akusazioa erretiratzea erabaki du, AVT akusazio partikularrak egin duen bezalaxe.

Arantza Zuluetaren aurkako eskaera 19 urtekoa izan da, ETAko buruzagia izatea eta armak eta lehergailuak gordetzea egotzita. Izan ere, bere bulegoan bi zuloren kokalekuak aurkitu zituztela argudiatu du Ministerio Publikoak.

Era berean, 12 urteko espetxe-zigor eskaerari eutsi dio Jon Enparantza abokatuaren kasuan, horri ere ETAko buruzagi izatea leporatzen baitio.

Naia Zurriarain, Iker Sarriegiren, Saioa Agirre eta Nerea Redondoren kasuetan, berriz, 7 eta 11 urteko zigorrak eskatu ditu ETAko kide edo laguntzaile izan direlakoan.

Julen Zelaraini dagokionez, fiskalak prozesutik ateratzea ebatzi du, ezin izan baitu frogatu bera denik "Ilazki" ezizenaren atzean dagoena.

Defentsak berretsi egin du prozesuan irregulartasunak egon direla eta akusatuek absoluzioa merezi dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika ETA Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak