Politika -

Erreakzioak

Rajoyk ez ditu Sarkozyk presoen inguruan esandakoak komentatuko

Espainiako presidentearen arabera, ETA desagertzea da giltza, "hor dagoen bitartean, zailagoa" baita neurriak hartzea.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ez ditu Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ETAko presoei buruz egindako adierazpenak komentatu nahi izan, eta ETA desagertzeko zain dagoela azpimarratu du.

Sarkozyk atzo esan zuen ETAko presoak hurbiltzearen alde zegoela, hori izango litzateleela "desiragarriena". Bruselan izan den Europako Kontseiluaren bileraren ondoren galdetu diote Rajoyri adierazpen horien inguruan.

Gobernuko presidenteak esan du ez dituela besteen adierazpenak komentatzen eta Espainiako Gobernuak baduela terrorismoaren kontrako politika.

Rajoyrentzat ETA desagertzea da giltza, "hor dagoen bitartean, zailagoa" baita neurriak hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea