Politika -

Barne gatazka

EAren sektore kritikoak afiliatuei primarioak ukatzea leporatu dio zuzendaritzari

Salatu duenez, "afiliatuei primarioetan bozkatzeko eskubidea kendu diete", badakitelako "ez dutela militanteen babesa".

EAren sektore kritikoaren prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
EAren sektore kritikoaren prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
EAren sektore kritikoaren prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunaren sektore kritikoak Eba Blanco idazkari nagusia buru duen zuzendaritzari leporatu dio "afiliatuei primarioetan bozkatzeko eskubidea kendu" diela estatutu ponentzian. Azpimarratu dutenez, "badakite ez dutela" militanteen "babesik", eta horregatik "demokrazia zuzen adierazpide oro deuseztatu dute, aparatua izan dadin idazkari nagusia hautatzen duena".

Iratxe Lopez de Aberasturi Arabako koordinatzaileak esan du oraindik ez dakitela "pesudokongresuan" parte hartuko duten, ordurako agian alderditik kanporatuta egongo direlako. Hala ere, "elkarrizketarako deia" egin du, "afiliatuek erabaki dezaten gutxieneko oinarri demokratikoak ezartzeko".

Lopez de Aberasturirekin batera egon dira Mikel Goenaga eta Miren Aranoa Gipuzkoako eta Nafarroako koordinatzaileak ere. Donostian eman dute prentsaurrekoa, Eusko Alkartasunak 2022ko hasierarako Kongresu Nazionala deitu eta biharamunean.

Arabako koordinatzailearen arabera, gaur agerraldia egin duten hiruak kanporatzeko txostenpean egoteko arrazoia hau izan da: EAk ez duela "ezker abertzalearekin identifikatzen den EH Bildun desegin behar" aldarrikatzea. Bere ustez hori da "independentziaren eta justizia sozialaren zerbitzura gehiengo anitza lortzeko nahiari egin diezaiokegun okerrena".

Azpimarratu duenez, haiek eta Hego Euskal Herriko hiriburuetako koordinatzaileak "afiliatuen botoei esker" daude hor, eta ondorioz, uste du afiliatuak alde dituztela.

Hori horrela, esan du zuzendaritzak atzera egin beharrean aurrera egin duela kongresurako prozesua abiatuta, "erregimen antidemokratikoen pareko gardentasun ezarekin".

Arabako koordinatzaileak salatu du "afiliatuen botorako eskubidea deuseztatu" dutela Kongresuari begira. "Afiliatuen babesik ez dutela jakinik eta estatutuen ponentzian ezarri duten legez, demokrazia zuzen oro deuseztatu dute aparatua izan dadin idazkari nagusia hautatzen duena", gaineratu du, horrek guztiak "Frankismoa" gogorarazten diola aipatu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak