Politika -

Iraindu eta oihukatu zuten

Baionan 'indarkeria eta ikara' jasan zituela esan du Sarkozyk

Frantziako presidentea "Frantziari gorroto handia dion gutxiengo" bati leporatu dio gertatutakoa, "edozertarako prest dagoena". Eta horiekin bat egin zuten, bere hitzetan, zenbait sozialistek.

Sarkozyk taberna batean babestu behar izan zuen, istiluen ondorioz. Argazkia: Efe.
Sarkozyk taberna batean babestu behar izan zuen, istiluen ondorioz.
Sarkozyk taberna batean babestu behar izan zuen, istiluen ondorioz. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Baionan bere kontra egin zuten manifestariak gogor kritikatu ditu. Istiluen ondorioz, Baionara hauteskundeetan egindako bisita ez zen espero bezala atera. Bertan protesta egin zutenei, independentistak eta sozialistak barne, euren ideiak "indarkeria eta beldurra erabilita" inposatzen saiatzea leporatu die.

"Errepublika batean ados ez gaudenei ere errespetua zor diegu. Ezin zaie hitz egitea galarazi, ezin dugu gaizkileen antzera jardun", esan du Sarkozyk Bordelen egindako mitinean.

Sarkozyren hitzetan, "besteek iritzi ezberdina izatea jasaten ez duen jendea ikusi nuen Baionan, ezin dute beraiek bezala pentsatzen ez dutenak jasan".

"Jende horrek, indarkeria eta beldurra eraginez zeozer irabaziko dutela uste du? Ba, oker daude, Frantzian gehiengo isil bat dagoelako eta gehiengo hori isilik egoteaz eta besteen erakustaldiez nekatuta dago", gaineratu du.

Errua, sozialistei

Presidente kontserbadoreak euskal independistekin batera protestan aritu ziren sozialistak aipatu ditu, baina ez zuzenean. Horien eta bestelako elkarteetako kideen protestek Baionako hirigunetik oinez ibiltzeko asmoa zapuztu zuten eta taberna batean babestu behar izan zuen, Polizia egoera kontrolpean hartzen saiatzen ari zen bitartean.

"Lotsagarri geratu ziren euskal independentistekin bat egin zutenek; gutxiengo txiki bat izan zen, edozertarako prest dagoena eta Frantziari gorroto handia diona", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea