Politika -

Memoriaren Eguna

Aurtengo Memoriaren Egunak bakearekin konprometitutako pertsonenganako eskertza izango du ardatz

Terrorismoaren eta indarkerien biktimen oroimeneko ekitaldi nagusia azaroaren 10ean Donostian egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta bertan izango da Urkullu lehendakaria ere.

2020ko ekitaldiaren une bat. Eitb-ren bideo batetik ateratako irudia.
2020ko ekitaldiaren une bat.
2020ko ekitaldiaren une bat. Eitb-ren bideo batetik ateratako irudia.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Egunaren harira terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko ekitaldia egingo du, datorren azaroaren 10ean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Donostian.

Aurtengo Memoriaren Eguneko leloa Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko! izango da. 

Gogorak ohar batean adierazi duenez, "bakearen alde egin zuten pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko" ekitaldia izango da, "egoera txarrenetan ere, bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzen eta defendatzen ahalegindu diren pertsonen konpromiso zibikoa nabarmendu nahi da".

Era berean, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu nahi du, urteen poderioz, gizarte-mobilizazioaren goranzko bilakaera eta terrorismoaren aurkako jarrera "erabakigarria izan zirela terrorismoaren eta indarkeriaren amaieran".

Ekitaldia 11:00etan izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jargi Aretoan, Donostian, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren parte-hartzearekin.

Ekitaldi Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute elkarlanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak GAL Gipuzkoako Foru Aldundia