Itxi

2021/11/05

13:30

Politika

ETA

Argitu gabeko ETAren atentatuak ikertzen ari den europarlamentari taldeak hunkituta amaitu du 3 eguneko bisita

AGENTZIAK | EITB Media

Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeak gaiari buruzko gomendioak biltzen dituen txostena argitaratuko du hiru hilabeteko epean.

  • Europako Parlamentuko ordezkaritza Madrilen

    Europako Parlamentuko ordezkaritza Madrilen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Oraindik argitu gabe dauden ETAren atentatuak ikertzen ari den Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeko ordezkaritzak amaitu du hiru eguneko bisita. Hedabideen aurrean adierazi dutenez, biktimen eskubideak urratu dira egia jakitea eragotzi zaielako, eta ez dute merezi inork gehiago umiliatzea.

Gaur, bidaiaren balorazioa egin dute. Asteazkenean, Gasteizko Biktimen Memoriala bisitatu zuten, eta, gerora, bilerak egin dituzte Espainiako Gobernuko Barne ministroarekin, epaileekin, fiskalekin eta terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariekin.

Bisita "oso positiboa" izan dela nabarmendu dute. Espedizioa amaituta, gaiari buruzko gomendioak biltzen dituen txostena argitaratuko du Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeak hiru hilabeteko epean. Txosten horretan, erantzuna emango die biktimen, epaileen, segurtasun indarretako ordezkarien eta beste eragile batzuen testigantzei eta kexei. 

Europarlamentari taldea asteazkenean iritsi zen Euskadira, eta gaur itzuliko dira, egitekoak amaituta. Hauek osatu dute Europako Parlamentuko ordezkaritza: Jorge Buxade, Vlad Gheorghe, Maite Pagazaurtundua, Alex Agius Saliba, Agnes Evren, Cristina Maestre, Dolors Montserrat eta Kosma Zlotowski. 

Europako Parlamentuko Eskaera Batzordearen buru behar zuen Tatiana Esvanoka lituaniarrak uko egin dio etortzeari. Haren esanetan, eurodiputatu espainiarrek ez lukete parte hartu beharko horrelako bisita batean. Dena dela, Dolors Montserrat (PP), Cristina Maestre (PSOE), Maite Pagazaurtundua (Ciudadanos) eta Jorge Buxade (Vox) izan dira batzorde hori osatu duten ordezkarietako batzuk.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;