Politika -

BAKE PROZESUA

"Motibazio politikoko indarkeriek eragindako biktima guztiak aitortzeko konpromisoa" hartu du Foro Sozialak

"Prozesuaren liburua: bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala" liburuan jasotako ondorioak aurkeztu dituzte gaur Gasteizen.

Foro Sozialaren aurkezpena, gaur, Gasteizen. Argazkia: EITB Media.
Foro Sozialaren aurkezpena, gaur, Gasteizen. Argazkia: EITB Media.
Foro Sozialaren aurkezpena, gaur, Gasteizen. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro Sozial Iraunkorrak aurrera begirako erronkak eta konpromisoak jaso ditu "Prozesuaren liburua: bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala" liburuan, eta horien berri eman du, gaur, Gasteizen egin duen aurkezpen ekitaldian. Besteak beste, "motibazio politikoko indarkeriek eragindako giza eskubideen urraketen biktima guztien mina aitortzeko konpromisoa" hartu du kolektiboak, "bereizketarik eta kategorizaziorik egin gabe, eta erreparaziorako tresnak ahalbidetuz".

Urtebeteko gogoeta prozesua jaso duten liburuan, besteak beste, Ernesto Samper 1994tik 1998ra Kolonbiako presidente izan zenak hartu du parte, eta, gaurko aurkezpenean bera izan protagonistetako bat.

17 sindikatuk eta elkartek osatzen dute Foro Soziala, eta Euskal Herriko bake prozesuan aurrera egitea dute helburu. Horretarako, beharrezkoa ikusten dute "eztabaida demokratikorako esparru bat sortzeko konpromisoa" hartzea, "iraganaren zenbait ikuspegi eta kontakizun ahalbidetuko dituena".

Halaber, "edozein biktimaren birbiktimazioa ekar dezaketen ekintzazko eta hitzezko jarrerak saihesteko" lan egingo dutela esan dute.

Foro Sozialaren hitzetan, gaur egungoa "une historikoa" da, eta beharrezkoa da iraganean gertatutakoa "ez errepikatzeko bermeak" ezartzea; horretarako, "Itun Sozial eta Instituzionala" proposatzen du, "etorkizuneko bizikidetzarako oinarri sendoak ezarriko dituen bizikidetza demokratikorako oinarri gisa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Polizia abusuen biktimak