Politika -
Emakumearen Eguna
Amaiurrek krisiari ikuspuntu feministatik heltzeko eskatu du
Koalizioko ordezkariek agiri bat aurkeztu dute, ostegunean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. "Gizarte justuagoa” behar dugula azpimarratu dute.
Erredakzioa
Amaiur osatzen duten eragileek (ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba) "oinarrizko krisiari ikuspuntu feministatik heltzeko" eskatu dute, emakumeek beren gain hartzen duten pisu handiak "gizartean duten egoera bidegabea" iraunaraztea eta handitzea saihesteko.
Koalizioko ordezkariek agiri bat aurkeztu dute gaur Donostian, datorren ostegunean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta.
Agiri horretan, "gizarte justuagoa” behar dugula azpimarratu dute, eta hori ez da lortuko "emakumeen eskubideen benetako garapen ematen ez den bitartean".
Amaiurrek arabera, emakumeek "oinarrizko krisi iraunkorra" bizi dute; halaber, krisi horrek gizonengan ere izan du eragina eta " sistema kapitalistaren eta patriarkalaren jasangarritasunik eza" agerian utzi du, idatzian irakur daitekeenez.