Politika -

Euskaltzaindia-PP akordioa

Basagoiti: 'Euskara mantentzeko konpromisoari ez diogu uko egingo'

Euskara "aberastasun kultural nagusienetakoa" dela esan du Basagoitik, "ideologiekin eta kolore politikoekin" zerikusirik ez duena.

Antonio Basagoiti eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea. Argazkia: Efe
Antonio Basagoiti eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea. Argazkia: Efe
Antonio Basagoiti eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak esan du euskarak "elkargune" izan behar duela eta "ideia politikoen gainetik" euskaldunen "akordio gune" izan behar duela. Bere alderdiak "ez du euskararen defentsa eta sustapenerako duen konpromisoa baztertuko".

Euskaltzaindiak eta PPk akordio bat sinatu dute gaur Bilbon elkarlana bultzatzeko eta euskararen normalizaziorako proiektuak garatzeko.

Sinaduraren ostean, Basagoitik euskaraz hitz egin du eta euskara goraipatu du, "aberastasun kultural nagusienetakoa da".

"Gure hizkuntzara geroz eta lagun gehiago hurbiltzeko lan egingo dugu. Inposiziorik eta mehatxurik gabe. Ardurarekin eta normaltasunez, horrela egiten baitira gauzak hobeto", esan du Basagoitik.

"Hizkuntza bat suspertzeko ezin dugu bestearen ospea kendu", adierazi du. Hizkuntza bat beste baten "etsai" izatea faltsua dela gaineratu du, eta "bi hizkuntzen arteko elkarbizitza naturalaren" alde egin du.

Andres Urrutia euskaltzainburuak esan duenez, euskara eta gaztelania "kohesio sozialerako" elementuak dira, ez "banantzekoak". Horregatik, euskal kulturaren inguruko "sare sozialak" suspertzeko akordioak bilatzearen alde egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea