Politika -

ETAko presoen aldeko bideoa

Suhiltzaileen sindikatuek diote ez zela presoen aldeko ekimen bat izan

Sindikatuek azaldu dutenez, Euskadiko "egoera berrian aurrera egiteko neurri positiboak" hartzea eskatzen dute.

Bideoaren irudi bat. EITB.
Bideoaren irudi bat. EITB.
Gasteizko suhiltzaile batzuri espedientea ireki diete, ETAko presoen alde egiteagatik

02:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko suhiltzaileen sindikatuetako ordezkariek gaur defendatu dutenez, bideoa ez zen "presoen aldeko ekitaldi" bat izan, eta horren ordez, "neurri positiboak hartzea eta presoei legea ezartzea" eskatzea nahi zuten, Euskadiko "egoera berriaren finkapenean aurrera egiteko. Bideoan suhiltzaile talde bat azaltzen da eta kartoizko kaxa bat kartzela moduan jarri ondoren, su ematen diote. Ondoren, "Presoak etxera" dioen kartel bat ikusten da eta "kontatu nirekin" esaten dute suhiltzaileek.

Suhiltzaileen sindikatuetako ordezkariek sinatutako agiri batean azpimarratu dutenez, suhiltzaileak "talde plurala" dira eta "guztiek dituzte pertzepzio berdinak edo ideologia berdina". "Ekintzan parte hartu zutenen artean ere ez zegoen ideologia bakarra", esan dute.

Ildo horretan, "gainerako gizartean bezala", suhiltzaileen taldean "gatazkari irtenbidea emateko sentikortasuna" dago.

Bestalde, "suhiltzaileen uniformea aldarrikapen ekintzetan, zein aldarrikapen orokorretan erabili" izan dela gogoratu dute. Halaber, zerbitzuarekin zerikusia ez duten beste batzuetan erabili izan dela esan dute; "besteak beste egutegietan, filmetan, erreportaietan, Korrikan".

Era berean, ekintza langileen bilera baten ostean gertatu zela defendatu dute, eta "beraz, lanalditik kanpo eman zen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea