Politika -

ETB Nafarroan

Barcinak legea bete egin behar dela esan du ETBko antenaren harira

Iruñerrian ETBren seinalea ikusteko errepikagailua zigilatu egin zuen asteazkenean Guardia Zibilak.

Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Industria Ministerioak Iruñerrian ETB ikusteko errepikagailua zigilatzea agindu izanaren inguruan galdetuta, "legea berdina da guztiontzat eta bete egin behar da", erantzun du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Parlamentura sartu aurretik kazetariek egindako galderei erantzunez Barcinak esan duenez, "ez da onargarria Bildu bezalako indar politiko batek indarrean dagoen araudia ez dela betetzen esatea".

Guardia Zibilaren agenteek Iruñerrian ETB ikustea ahalbidetzen duen errepikagailua zigilatu egin zuen atzo. Antena Eusko Alkartasuna alderdiko kideek jarri zuten Erreniega mendian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea