Politika -
Parisetik Madrilera
Ainhoa Garcia eta Iker Beristain ETAko kideak estraditatu dituzte
Talde armatuko kide izatea egotzita Auzitegi Nazionalak erreklamatu ditu.
Erredakzioa
Frantziatik Madrilera igorri dituzte ostegun honetan Ainhoa Garcia Montero eta Iker Beristain Gutierrez ETAko kideak. 2003an atxilotu zuten Garcia Montero, eta 2007an, berriz, Beristain Gutierrez, eta Talde armatuko kide izatea egotzita Auzitegi Nazionalak erreklamatu ditu.
Barne ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, behin betiko Espainiara igortzea adostu dute Frantziako agintariekin.
Ainhoa Garcia Montero Donostian jaio zen, orain 37 urte. Frantziako Saintes udalerrian atxilotu zuten, ETAko taldeen burua zenean.
Iker Beristain Gutierrez, berriz, Getzon (Bizkaia) jaio zen, 1978an. Saint Thibault des Vignes herrian atxilotu zuten, Liher Rodriguez Arechavaleta ETAko kidearekin batera.