Politika -

Lehendakariaren bake plana

Oyarzabal: 'Sortu hauteskundeetara aurkeztea galarazten saiatuko gara'

EAEko PPko idazkari nagusiak berretsi du lehendakariak ezker abertzalearen edo PPren artean hautatu beharko duela.

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko presidentea. EFE
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko presidentea. EFE
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko presidenteak ohartarazi du bere alderdia Sortu hauteskunde autonomikoetara aurkeztea galarazten saiatuko dela.

Halaber, PSE-EEri "noraezean" aritzea egotzi dio, eta Patxi Lopez lehendakariak ezker abertzalea bidaia-lagun izata edo PPren babesa jasotzea hautatu behar duela gaineratu du.

COPE irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Oyarzabalek esan du badirudiela PSE-EE ezker abertzaleari "begira" dagoela, "keinuak" egiten, "oraindik ere joko-arauak errespetatzen ez dituztenak eta ETAren atentatuak eta haren historia gaitzesteko gai ez direnak poztekO".

"Atzo EAEko PPk esan zuen ez dagoela prest foroak edota mahaiak sortzeko erradikalek erabili egingo badituzte, eta jarrera horri eutsi egin behar diogu, terrorismoaren biktimengatik eta sozialistei gure babesa emateak gauzak aldatzeko balioko zuela uste dutengatik", esan du.

Lehendakariak bizikidetzarako ordezkari bat izendatuko duela eta, Oyarzabalek agertu du "garrantzitsuena" alderdi demokratikoen arteko "adostasun puntuak indartzea" dela, Diputatuen Kongresuan hitzartutako adierazpena oinarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea