Itxi

Politika

DIPUTATUEN KONGRESUA

Amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko 25 milioiko funtsa adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin

AGENTZIAK | EITB Media

EH Bilduk ERCrekin batera aurkeztu eta PSOErekin eta Unidas Podemosekin adostutako erdibideko zuzenketa ostegun honetan onartuko da Aurrekontuen Batzordean. Aurrekontuen negoziazioan bi aldeek lortu duten lehen akordioa da, eta gehiago izatea espero du EH Bilduk.

  • Amiantoak hil egiten du salatzeko manifestazioa

    Amiantoak hil egiten du salatzeko manifestazioa. EiTBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Espainiako aurrekontu orokorren negoziazioan, amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko 25 milioi euroko diru-funtsa adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin.

EH Bilduk ERCrekin batera aurkeztu eta PSOErekin zein Unidas Podemosekin adostutako erdibideko zuzenketa gaurko bozketan onartuko da Diputatuen Kongresuko Aurrekontuen Batzordean.

Koalizio abertzaleak adierazi duenez, erakundeek hainbat hamarkadatan ahaztuta izan duen kolektibo baten aldarrikapen historiko bati erantzungo zaio horrela. "Konpondu gabeko gaia zen, justizia kontua; bazen garaia bidegabekeria honi amaiera emateko eta justizia egiteko. Espainiako Estatuan amiantoaren ondorioz hil diren 7.000 pertsonak ditugu gogoan", esan du Oskar Matute EH Bilduko diputatuak.

Aurrekontuen negoziazioan bi aldeek lortu duten lehen akordioa da, eta hurrengo orduetan gehiago erdiestea espero du EH Bilduk.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena