Politika -

Ekitaldia Donostian

Zabaleta: 'PSE-PPk bazterketarik gabeko prozesuaren alde egingo dute'

Aralarreko idazkari nagusiaren ustetan, bakea eraikitzeko alderdi honek proposatutako bazterketarik gabeko elkarrizketa izango da "garaile" alderdi politikoak, azkenean, "mugitu egingo direlako".

Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusia, Donostian izandako ekitaldian. Argazkia: EFE
Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusia, Donostian izandako ekitaldian. Argazkia: EFE
Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusia, Donostian izandako ekitaldian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusiak igande honetan adierazi duenez, bakea eraikitzeko Aralarrek proposatutako bazterketarik gabeko elkarrizketa izango da "garaile", "orain baldintzapeko negoziazioa" defendatzen duten alderdi politikoak, azkenean, "mugitu egingo direlako".

Zabaletak prentsaurreko bat eskaini du Donostian Rebeka Uberarekin eta Dani Maezturekin. Aralarreko buruak azpimarratu duenez, "PSE-EEk, PPk eta UPNk ez dute duela urtebete esaten zutena beraz, haien jarrera aldatu dute". Ondorioz, "egun inork ez du elkarrizketaren aurka egiten, batzuk baldintzatzen badute ere", esan du Zabaletak, "eta orain eztabaidatzeko prest dagoenak, hemendik denbora batera, ez du jarrera bera defendatuko".

Gauzak horrela, Aralarrek ez du ezker abertzalea kanpo utziko duen proposamen bat ere onartuko, ez Eusko Legebiltzarrean ez gainontzeko foroetan ere. Zabaletak adierazi duenez, Gernikako Akordioa eta Aieteko Adierazpena izan behar dira indarkeriaren amaieraren prozesu honen oinarriak.

Aralarreko liderrak azpimarratu duenez, elkarrizketa hau gauzatzeko bost urrats eman beharko dira, tartean, espetxeetako politikaren erreforma eta alderdiak legez kanpo utzi duten "salbuespenezko" legeak bertan behera uztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea