Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Amaiurrek helegitea aurkeztuko du gaur talde propioa izateko

Amaiurrek babes helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean, Diputatuen Kongresuko Mahaiak talde propioa izateko aukera eragotzi izanaren aurka.

Amaiurreko Iñaki Antiguedad. Argazkia: EITB
Amaiurreko Iñaki Antiguedad. Argazkia: EITB
Amaiurreko Iñaki Antiguedad. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek babes helegitea aurkeztuko du gaur Auzitegi Konstituzionalean, Diputatuen Kongresuko Mahaiak talde propioa izateko aukera eragotzi izanaren aurka Ganbera horretan, koalizioak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Koalizio abertzaleak 11:30ean aurkeztuko du helegitea, eta, horren ostean, Mikel Errekondo bozeramaileak agerraldia egingo du hedabideen aurrean.

Kongresuko araudiaren arabera, talde propioa izateko beharrezkoa da gutxienez bost diputatu izatea (Amaiurrek zazpi ditu) eta barruti bakoitzean botoen % 15a lortzea. Azken hori Euskadin lortu bazuen ere, Nafarroan hamarren gutxi batzuengatik ez zen hala izan.

Aurrekariak

Koalizio abertzaleak aurrekariak alegatu ditzake, besteak beste EAJren kasua jar dezake adibide gisa, 1989 eta 2000 artean Nafarroan jeltzaleek % 2,5eko ordezkaritza lortu arren Ganberak talde propioa izatea onartu zion.

Esquerra Republicanak, berriz, 2004 urtean % 15 baio hamarren batzuk gutxiago lortu zituen Bartzelonan, baina talde propioa izan zuen.

Gaur egun, Amaiurrek beste zazpi formaziorekin batera Talde Mistoa osatzen du, hemezortzi diputaturekin; inoiz ez zituen horrenbeste izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea