Politika -
Gaixotasun sendaezinak
Gaixotasun larriak dituzten ETAko 15 preso aske uztea eskatu dute
"Kartzela ez da lekurik egokiena gaixo hauentzat, aske egonda gaixotasunaren jarraipen zorrotza bermatuko bailitzateke", esan du Jaiki Haidi profesionalen elkarteak.
Erredakzioa
ETAko preso gaixoak artatzen jarduten duen Jaiki Hadi Osasunaren profesionalen elkarteak gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 15 preso aske uztea eskatu du "eta kanpoan egon beharko luketela" gaineratu du.
"Kartzela ez da lekurik egokiena gaixo hauentzat, aske egonda gaixotasunaren jarraipen zorrotza bermatuko bailitzateke", esan du Jaiki Haidi profesionalen elkarteak.
Oihana Barrios Jaiki Hadiko bozeramaileak eta Txus Martin ETAko presoaren psikologoak esan duenez, kartzeletan "ez dago gaixoen kasu larrien jarraipen egokia egiteko baldintzarik".