Politika -

ETAren mehatxupean joan ziren

Euskadira itzuli nahi duten mehatxatuentzako laguntzak, uztailerako

Zenbait onura izango lituzkete babes ofizialeko etxebizitzak erosteko eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko, eta gizarte-laguntzak jasoko lituzkete, behar dituztela egiaztatzen badute.

Euskadira itzuli nahi duten mehatxatuentzako laguntzak, uztailerako
Euskadira itzuli nahi duten mehatxatuentzako laguntzak, uztailerako
Jaurlaritzaren laguntzak Euskadira itzuli nahi duten mehatxatuentzat

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk mehatxatuta Euskaditik alde egin behar izan zuten eta berriz itzuli nahi duten pertsonek baldin badituzte, horiek jasotzeko aukera izatea bultzatu nahi du Jaurlaritzak, eta, horretarako, araudi aldaketa egin beharko du Legebiltzarrak. Berau uztaila baino lehen abiatzea espero du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak.

Horrela, Euskadira itzuli nahi dutenenek zenbait onura izango lituzkete babes ofizialeko etxebizitzak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko herritarrei eskatzen zaien erroldatze antzinatasunean, eta, behar izanez, gero, enplegurako eta formakuntzarako laguntzak eta, orokorrean, gizarte-laguntzak eskuratu ahal izango lituzkete.

Maixabel Lasa Biktimen Arretarako Bulegoaren zuzendariarekin batera iragarri ditu neurriak asteazken honetan Rodolfo Ares sailburuak.

Joan urtean martxan jarritako ikerketa baten ondorioak Legebiltzarreko biktimen lantaldearen aurrean aurkeztu dituzte, eta baikor agertu dira proposamenak izan duen harrerarekin.Hori dela-eta, lege aldaketa uztaila bukatu baino lehen egin ahal izatea espero du Aresek.

Behin laguntzak indarrean egonda, eskaera bakoitza banan-banan aztertuko dute. Euskaditik alde egin behar izana egiaztatu ahal izateko beharrezkoa izango da Ertzaintzaren edo Udalen agiriak aurkeztea, baina Aresek aurreratu du ''oso irizpide zabala'' jarraituko dutela, eta ez dutela aurretiaz eskabiderik baztertuko.

Edonola ere, laguntzak behar dituztela frogatzen dutenek bakarrik jasoko dituztela azaldu du, eta gaineratu du Euskadira itzultzeko baliabideak dituztenek ez dute laguntzok jasotzeko eskubiderik izango.

Kopuru zehatzik ez

Laguntza eskuratu ahalko duten pertsona-kopuruaren inguruan ez du ''eztabaidarik'' piztu nahi izan Aresek, baina, horren esanetan, “askoz gehiago dira” egun bizi diren lurraldean.

Itzuli nahi ez dutenekin,ekitaldiak

Euskadira itzultzeko asmoa ez dutenek beren egungo udalerrietan biktimen aldeko ekitaldiak egiteko proposamena eta gertatutakoaren kontaketan parte hartzeko asmoa agertu dutelae san du Lasak. Horren ildotik, Aresek azaldu du udalerri horiekin elkarlanean aritzeko asmoa duela Jaurlaritzak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea