Politika -

hauteskunde presidentzialak

Errepublikanoen alderdiak Valérie Pécresse atera du hautagai Frantziako hauteskunde orokorretarako

Botoen erdia baino gehiago alde duelarik, Valérie Pécresse liberal eta moderatua aukeratu dute Errepublikanoen militanteek eskuin kontserbadorearen hautagai gisa, Eliseorako bidean.

Partiduko botoen erdia baino gehiago du alde hautagaiak. Argazkia: EFE
Partiduko botoen erdia baino gehiago du alde hautagaiak. Argazkia: EFE
Partiduko botoen erdia baino gehiago du alde hautagaiak. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublikanoen alderdi kontserbadoreak Valérie Pécresse liberal eta moderatua aukeratu du unean Emmanuel Macron buru duen Frantziako Presidentetzarako hautagai, datorren urterako.

Pécressek 54 urte ditu eta Ile de France eskualdeko presidentea da, hiriburua inguratzen duena eta herrialdeko jendetsuena. Bere hautagaitzak botoen % 61 eskuratu du primarioen azken itzulian, eta aise gainditu du Eric Ciotti diputatu ultrakontserbadoreak eskuratutako portzentajea, % 31.

"Berri onak ditut, eskuin errepublikanoa itzuli egin da!", adierazi du Pécressek garaipenaren berri izan eta gero, jarraian bere kanpainaren lerro nagusiak aurreratzeko: "autoritatea, askatasuna, duintasuna".

Hautagaiak nabarmendu du "dena" emango duela garaipenaren alde, eta "ez dut zalantzarik izango Errepublikaren etsaien aurka aritzeko garaian". Gaineratu duenez, "gaur hasiko da guztia".

Gainera, mezu bat helarazi dio Eric Zemmour eta Marine Le Penek ordezkatzen duten ultraeskuinari. Pécresseren aburuz, "beldurraren merkatariak inoiz ez dira eraginkorrak izaten". Haren hitzetan, "Macronen orria pasatuko dugu Historia liburuak apurtu gabe", ez baita beharrezkoa "konbentzitzeko irainak baliatzea".

Errepublikanoen 140.000 militanteen % 80ak parte hartu du bozketan. Berriki argitaratutako zundaketek bigarren itzulitik kanpo kokatu dituzte Errepublikanoak, Bertrandekin batera, hasieran aukera gehien zuen aurre-hautagaia bazen ere. Macron eta Le Pen ageri dira lehenengo postuetan, eta Zemmour, jarraian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia Gaurko titularrak Albisteak Frantziako hauteskundeak