Politika -

Adierazpenak Katalunian

Euskadik legebiltzar berri bat behar duela uste du Urkulluk

EAJren presidentearen ustetan, Euskadik ''krisi ekonomiko eta instituzionala'' bizi du. ''Eusko Jaurlaritzak ez du gobernatzen'', esan du Urkulluk.

Iñigo Urkullu EAJko presidentea, Katalunian. Argazkia: EFE
Euskadik legebiltzar berri bat behar duela uste du Urkulluk
Iñigo Urkullu EAJko presidentea, Katalunian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak uste du Euskadiren orainak eta etorkizunak alderdi guztiak bilduko dituen ''legebiltzar berri irekitzea eskatzen'' dutela, eta PSE-PP akordioak ere ordezko bat behar duela, ''agortuta'' dagoelako.

'Euskadi, Europako nazioa' izenburupean hitzaldi bat eskaini du Urkulluk Gironan, eta, egungo Eusko Jaurlaritzaren kontrako adierazpenak egin ditu bertan. Urkulluren ustez egungo Jaurlaritza ''ezohikoa'' da, eta ''iraganean oinarria izanda, ez du etorkizunik''. Urkulluren ustez, Euskadik ''krisi ekonomiko eta instituzionala'' bizi du, eta, beraz, etorkizunera begira, beharrezko ikusten du legebiltzar berri bar martxan jartzea.

"Orainak ere aldaketa horren beharra du, egungo Jaurlaritza oinarru duen PSE-PP ituna agortuta baitago. Egungo Jaurlaritzak ez du gobernatzen'', gaineratu du.

ETAren jardueraren etenak ireki duen aro berria jorratuz ekin dio hitzaldiari Urkulluk. ''ETAren desarmatzea eta disoluzioa ETAren beraren erantzukizuna da. Bere erantzukizuna da eragindako kaltea onartzea; eta ETAren, presoen eta horretan laguntza eskaini diezaieketenen erantzukizuna da jarduera armatua betiko bukatu dela argi uztea''.

Era berean, Sortuko legalki bizi duen ''definizio eza''rekin bukatzearen beharra azpimarratu du buruzagi jeltzaleak, ''ezker abertzalearen biktimismoa elikatzeari uzteko''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea