Politika -
Tarifa berriak
Gobernuak argiaren prezioa igoko du apirilean
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak esan du Auzitegi Gorenaren erabakiak argiaren ordainagiriaren zati erregulatua igotzera behartu du Gobernua.
Erredakzioa
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak ostiral honetan esan duenez, Auzitegi Gorenaren erabakiak argiaren ordainagiriaren zati erregulatua igotzera behartu du Gobernua, eta "aurreikusteko modukoa da” apirilaren 1etik aurrera "tarifa elektrikoa igotzea".
Diputatuen Kongresuan Soriak azaldu duenez, guztia kontsumitzaileen kontura joango dela pentsatzen duena "oker dabil", eta tarifarekin ordaintzen diren kostu erregulatu batzuk jaitsi egingo direla gaineratu du.
Azken errekurtsoko tarifa elektrikoa hiruhilero berrikusten da eta 20 kontsumitzaile hartzen ditu, bi konponente ditu: sektoreak erregulatzen dituen kosteen bidesariak eta Gobernuak ezartzen duena eta Cesur izeneko enkate batean jarritako energiaren prezioa.