Politika -

Elkarbizitzarako lantaldea

Urkullurentzat 'zentzugabea' da bake ekimenak sortutako polemika

EAJren presidentearen esanetan, "lantaldea Legebiltzarrean sortzen da eta Legebiltzarreko taldeek osatzen dute".

Iñigo Urkullu EAJren presidentea. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJren presidentea.
Urkulluk ez du beharrezkoa ikusten bizikidetzarako ordezkaria

04:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak uste du "zentzugabeko polemika" sortu dela elkarbizitza eta bake lantaldea osatzeko ekimenean, izan ere, "lantaldea Legebiltzarrean sortzen da eta Legebiltzarreko taldeek osatzen dute".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Urkulluk salatu duenez, Patxi Lopez lehendakariak eta Jaurlaritzak Aintzane Ezenarroren (Aralar) mozio bat erabili dute haien "ekimen gabezia" ezkutatzeko.

Urkulluk espero du azkenean sortuko dela lantaldea Legebiltzarrean eta bere alderdiak helburu hori lortzeko lan egingo duela hitz eman du.

EAJren buruzagiaren arabera, Legebiltzarrean "zentzugabeko polemika" sortu da, izan ere, "lantaldea Legebiltzarrean sortzen da eta Legebiltzarreko taldeek osatzen dute".

EAJren presidenteak gogorarazi du aurreko asteko osoko-bilkura Aralarren legebiltzarkideak lehendakariari ETAren amaieraz aurkeztutako galdera baten harira etorri zela.

Urkulluk azpimarratu duenez, lehendakariaren proposamena ez zen bozkatu eta Ezenarroren mozioa izan da "eztabaida" piztu duena, "ez lehendakariaren proposamena".

"Argi dago lehendakariak ez duela ekimenik, horregatik ez da bere ekimenik bozkatu", gaineratu du.

PPren presioa

Bestalde, Urkulluk adierazi du Jaurlaritzak PPren "presiopean" jarduten duela ETAren mehatxupean alde egin zuten herritarrak itzularazteko legean.

Elkarbizitzarako eta memoriarako ordezkaria

Jesus Loza legebiltzarkide sozialista elkarbizitza eta memoriarako arduradun izendatu izanaren inguruan, Urkulluk kritikatu du ez dela beharrezkoa eta lan hori lehendakariari dagokiola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea