Politika -

Ustezko irregulartasunak

Pastor: 'Melchor Gilen kasuak segurtasun juridikoari eragiten dio'

Pastorren ustez, Aldundiak "barne ikerketa" bat ireki beharko luke "informazio hori nondik atera den berehala jakiteko".

Jose Antonio Pastor ETBko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor ETBko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Melchor Gilen datu fiskalen filtrazioak aurrez aurre jarri ditu EAJ eta PSE

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak esan du ustezko irregulartasunak argitaratzen dituen Melchor Gil sozialistaren txostenaren filtrazioa soilik "Ogasuneko ordenagailutik" atera daitekeela. Horrek, bizkiatarren "segurtasun juridikoari" kalte egiten diola ziurtatu du.

Pastorrentzat, badirudi bizkaitarren datu fiskalak "ez direla ongi gordetzen".

Radio Euskadiko elkarrizketa batean esan duenez, "estatu komunista zaharrei gogoraratzen dit honek, aurkariak fisikoki ezabatzeko Estatuaren gailuak erabiltzen zituztenean".

Fiskaltzak irekitako ikerketazhitz egin du buruzagi sozialistak, izan ere, Melchor Gil Bizkaiko PSE-EEko irdazkariorde eta lehendakariaren koinatuak diru-sarrerak justifikatzeko dokumentuak eman ditu, Kantabrian, Castro-Urdialesen, txalet bat erosteko zituen diru-sarreren datuekin.

Hasieran batean Fiskaltzak ustezko iruzurragatik eskaera itxi egin zuen, baina ondoren, Aldudiak berriz ere gaia ikertzeko eskatu zion Fiskaltzari.

"Komunikabideei egindako filtrazioa" kritikatu du Pastorrek, eta "une honetan ez dago delitu inputazioarik" gaineratu du, nahiz eta "hutsegite fiskal bat" egin zuela onartu duen. "Zergen irregulartasun bat dago, baina Foru Aldundiaren eta kaltetuaren artean sinatutako akta batekin kitatu zuten", adierazi du.

Pastorren ustez, Aldundiak "behar den moduan jokatu izan balu", "barne ikerketa" bat ireki behar zuen informazio hori nondik atera den berehala jakiteko".

EAJk gauza bat predikatu eta aurkakoa egitea leporatu dio PSE-EEri

Ricardo Gatzagaetxebarriak "gauza bat predikatu eta aurkakoa egitea" leporatu dio PSE-EEri eta "koherentziaz" jokatzeko eskatu dio. Honen harira, besteei eskatzen dietena "ez betetzea" egotzi die.

Horrelako kasuren bat "EAJko norbaitek egin izan balu, PSEk dimisioa eskatuko luke", gaineratu du.

Azkenik, Jose Antonio Pastor PSE-EEko buruzagia gogora kritikatu du, "frogarik gabe" Gilen datuak filtratu direla esanez, Bizkaiko Aldundiari delitua egozteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea