Politika -

Ezker Anitzaren mozioari esker

Eskoriatzan herritarrek erabakiko dute hondakinekin zer egin

Eskoriatzako Udalak parte-hartze prozesuaren emaitzak errespetatu eta bere gain hartzeko konpromisoa hartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten erabakietan herritarren parte-hartzea bultzatzeko" neurrien aldeko mozioa aurrera atera du Eskoriatzako Udaleko Ezker Anitza-EBk, Bilduren babesarekin.

Alderdiak komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, onartutako testuak, herritarren parte-hartzearekin batera, birziklatzea % 70 handitzeko neurriak hartzeko konpromisoa ere agertzen du.

Ezker Anitza-EBren arabera, oinarrizkoa da "hondakinen kudeaketa eta bilketaren inguruko informazio gardena, osoa, egiazkoa ematea", baita "osasunarentzako eta ingurugiroarentzako" izan ditzakeen arriskuen ingurukoa ere.

Eskaera Jaurlaritzari

Mozio berberean, Eskoriatzako Udalak parte-hartze prozesuaren emaitzak errespetatu eta bere gain hartzeko konpromisoa hartu du.

Horrez gain, Jaurlaritzari "Enbalatzeko Legea" egiteko eskatuko dio, hondakinak sortu bezain laster desegiteko eta produktuen enbalatzea ekiditeko".

"Hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten erabakietan herritarren parte-hartzea bultzatzeko" neurrien aldeko mozioa aurrera atera du Eskoriatzako Udaleko Ezker Anitza-EBk, Bilduren babesarekin. Alderdiak komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, onartutako testuak, herritarren parte-hartzearekin batera, birziklatzea % 70 handitzeko neurriak hartzeko konpromisoa ere agertzen du. Ezker Anitza-EBren arabera, oinarrizkoa da "hondakinen kudeaketa eta bilketaren inguruko informazio gardena, osoa, egiazkoa ematea", baita "osasunarentzako eta ingurugiroarentzako" izan ditzakeen arriskuen ingurukoa ere. Eskaera JaurlaritzariMozio berberean, Eskoriatzako Udalak parte-hartze prozesuaren emaitzak errespetatu eta bere gain hartzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain, Jaurlaritzari "Enbalatzeko Legea" egiteko eskatuko dio, hondakinak sortu bezain laster desegiteko eta produktuen enbalatzea ekiditeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Eskoriatza albisteak Ekologia azken ordukoa Birziklatzea Euskadin Debagoieneko azken ordukoa