Politika -
Salaketaren artxibatzea
ANk ez ditu epaituko Otegi askatzea eskatu zuten Amaiurreko kideak
Salaketa "Dignidad y Justicia" elkarteak jarri zuen, "terrorismoa goraipatzeagatik".
Erredakzioa
Joan den urtarrilaren 28an Logroño espetxearen aurrean, Otegiren askatasuna eskatu zuten hainbat kideek "terrorismoa goraipatu" zuten ala ez ikertzeko eskatu zuen "Dignidad y Justicia" elkarteak, eta Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak kausa artxibatu egin du.
Guardia Zibilak egindako txostenaren arabera, ez zen "terrorismoa goraipatu" eta ez zen "administrazioko arau-hausterik izan".
Horregatik, Dignidad y Justiziak jarritako salaketa bertan behera uztea erabaki du epaileak.
Daniel Portero (ETAk 2000 urtean hildako Luis Portero fiskalaren semea) elkarteko presidenteak Otegiren argazki handi bat erakutsi zutela jarri zuen salaketan eta Etxeraten hainbat pankarta zuedela.
Euren ustez, Alfonso Sastre idazleak "Otegiren ibilbidea goraipatu zuen" idatzi baten bitatez eta Asier Zengoitia eta Angel Ugarteburuk "horma baten atzean bahituta dago" esan zuten elkarretaratzean. Honen ondorioz, elkarteak parte hartu zutenei deklaratzera deitzeko eskatu zion epaileari.
Hauen artean, Rafa Larreina, Maite Aristegi, Xabier Mikel Errekondo, Iñaki Antiguedad, Martin Garitano eta Tasio Erkizia zeuden, besteak beste.