Politika -

Bikoizketak Euskadin

Urquijo: 'Euskadiko polizia kopurua egoerara egokituta dago'

Agerraldi laburra egin du Eusko Legebiltzarrean, Espainiako Administrazioaren eta euskal erakundeen arteko bikoizketarik ez dagoela adierazteko.

Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria. Argazkia: EITB.
Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko Segurtasun Indarren kideen kopurua "egoerara egokituta" dagoela adierazi du gaur Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak. Horrez gain, Ertzaintzaren funtzioak "urratzen ez dituztela" gaineratu du.

Urquijok Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta EAEko udalen arteko ustezko bikoizketak aztertzen dituen batzordean egin ditu adierazpenak. Jaurlaritzaren arabera, bikoizketa horiek urtean 400 milioi euroko gastua suposatzen dute. Txosten hura ez duela irakurri onartu du Urqujok. Agerraldi laburra egin du Eusko Legebiltzarrean, Espainiako Administrazioaren eta euskal erakundeen arteko bikoizketarik ez dagoela adierazteko.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Euskadin egiten duten lana goraipatu du Gobernuko ordezkariak. Terrorismoarekin lotutako delituak aipatu ditu, Ertzaintzarekin batera egindako lana.

Egoerari egokitako langile kopurua dutela nabarmendu du. Ertzaintzarekin batera egindako lanari esker, ETAk jarduera eten egin duela azpimarratu du Urquijok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea