Politika -

Astebururako prest nahi du

Gaixorik dauden presoen egitasmoa aste honetan aurkeztu nahi du Lozak

Jaurlaritzaren elkarbizitzarako eta memoriarako batzordearen arduradunak Eusko Legebiltzarreko taldeekin hitz egin eta astebururako izan nahi du proposamena prest.

Jesus Loza, Elkarbizitzarako eta Memoriarako batzordearen arduraduna. Argazkia: EITB
Jesus Loza, Elkarbizitzarako eta Memoriarako batzordearen arduraduna. Argazkia: EITB
Jesus Loza, Elkarbizitzarako eta Memoriarako batzordearen arduraduna. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza Jaurlaritzaren elkarbizitzarako eta memoriarako batzordearen arduradunak datorren astebururako izan nahi du prest gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoen inguruko proposamena. Lehenago, Eusko Legebiltzarreko taldeekin hitz egin nahi du.

Jesus Loza joan den martxoaren 9an izendatu zuten elkarbizitzarako eta memoriarako batzordearen buru. Izendapen hori, hain zuzen, bihar egingo du ofizial Eusko Jaurlaritzak.

Jesus Lozak iragarri duenez, presoek pairatzen dituzten gaixotasun larriak eta sendaezinak zehazteko proposamena helaraziko dio Barne Ministerioari, kasu hauetan araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen diren hala ez zehazteko.

Proposamen hori Eusko Legebiltzarreko taldeekin adostu nahi du lehenik Lozak, lehendakariak joan den martxoaren 8an Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran ETAko presoen inguruan aurkeztutako planteamenduari jarraituz.

Jesus Lozak ez du zirriborroaren edukiaren inguruko azalpenik eman nahi izan alderdiei proposamena aurkeztu arte, baina idatziaren helburua ''gaixotasun larriak edota sendaezinak zeintzuk diren mugatzea" dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea