Politika -

Eusko Jaurlaritza

Mendia: 'Kale borrokak ez du ezker abertzalearen eta ETAren babesik'

Bart, lehergailu bat lehertu egin zen Agurainen (Araba), Lanbideren egoitzaren aurrean, eta ezker abertzaleak eraso horiek "lekuz kanpo" daudela adierazi zuen.

Idoia Mendia, Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB.
Idoia Mendia, Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB.
Idoia Mendia, Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Kale borroka faltan botatzen duten pertsonak" egon badaudela esan du gaur Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak baina pertsona horiek ezker abertzalearen edota ETAren "babesik" eta antolakuntzarik ez dutela goraipatu du.

Bart, lehergailu bat lehertu egin zen Agurainen (Araba), Lanbideren egoitzaren aurrean. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak 'kale borroka' izan zela adierazi zuen, eta ezker abertzaleari erasoa gaitzesteko exijitu zion.

Arratsaldean, ezker abertzelak Agurainen izandako leherketa eta mota horretako "ekintzak" lekuz kanpo daudela azpimarratu zuen. "Indarrak batzea oztopatzen dute", esan zuen ezker abertzaleak.

Idoia Mendiak ezker abertzalearen hitzak "garrantzitsuak" izan zirela esan du. Bere ustez, eraso horren gaitzespen orokorrarekin bat egin zuen ezker abertzaleak.

Mendiak adierazi du Euskadin oraindik "kale borroka faltan botatzen duten pertsonak" egon badaudela.

Denek, "ezker abertzalea barne", eraso hauek gaitzestea oso garrantzitsua dela nabarmendu du Idoia Mendiak. "Eta horrela egin dute", azaldu du. Jaurlaritzaren ustez, ezker abertzalearen erreakzioa "oso egokia" izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea